Irakurriena
- 1. 200 lan aukera aktibo baino gehiago MONDRAGON People atarian
- 2. “IdeiEnea laborategiak beste ingurune edo ekosistema batean jarriko gaitu”
- 3. Galdu da espiritu kooperatiboa? (V)
- 4. "Aliantza eta lankidetza garaia da"
- 5. Agur, Jose Antonio Mendikute
- 6. Dani Larrea, Emun kooperatibako sortzailea eta euskaltzalea hil da
Eroskik ireki du 2015eko seigarren supermerkatua Bizkaian

Marka liderren, marka propioen eta tokiko ekoizleen 3.500 produktuko sorta bat du Eroski/city berriak, kontsumitzaileak askatasuna izan dezan aukeratzeko orduan. Elikagai freskoen aukera zabala du saltokiak bere 313 metro koadroetan; bereziki, tokiko sasoiko frutena eta barazkiena. Produktu osasungarrien sorta ere zabalduko du, eta garrantzi handiagoa hartuko du. Supermerkatuak saltzailea izango du harategian, urdaitegian eta arrandegian, bezeroari arreta pertsonalizatua bermatzeko.
Tokiko produktuak
Eroskiren politika komertzialean, ahalik eta gehiena indartu nahi dira tokiko ekonomiak, ingurunean aberastasuna sortzeko eta elikagaien industria eta gizartea eta ekonomia oro har indartzeko. Alde horretatik, kooperatibak Euskal Autonomia Erkidegoko 9.000 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu.
Tokiko produktu horiek eta bereziki sasoiko produktu freskoek leku berezia hartzen dute Eroskiren saltokietan 'Zurekin' denda eredu berriaren bitartez. Iaz, 2.000 euskal hornitzailerekin baino gehiagorekin aritu zen kooperatiba lanean, eta 600 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zizkien urte osoan.
52 frankizia berri urtearen lehen erdialdean
Berrizko frankizia supermerkatu berri hori irekita, Eroski bere zabalpen plana sendotzen ari da frankizia ereduaren bidez. 2015eko lehen sei hilabeteetan, kooperatibak 52 frankizia denda ireki ditu, eta horrek 350 lanpostu ekarri ditu. 11 milioi euro baino gehiago inbertitu dira Eroskik aurreikusi du ekitaldiaren amaieran 100 frankizia saltoki berri egotea.
"Gure Plan Estrategikoan zehaztuta daukagunaren arabera ari gara aurrera egiten, oso talde espezializatu bati esker; izan ere, hori dabil frankizia dendei aholku ematen proiektuak aztertzeko, zehazteko eta zabaltzeko fasean eta, orobat, frankizia supermerkatu finkatuen segimenduan", esan dute Eroskiko ordezkariek.