Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
Eroskik arropa emango die etxerik ez duten 500 pertsona baino gehiagori
EROSKIk arropa emango die etxerik ez duten 500 laguni baino gehiagori, zeinak Bilboko kiroldegietan baitaude ostatu hartuta COVID-19aren berrogeialdia dela medio. Bilboko Udala dabil etxerik ez duten horiei laguntzen, kale gorrian lotan gera ez daitezen, eta gaur egun Bilboko bost kiroldegitan batuta daude. Hala, koronabirusagatik dekretatu duten alarma egoera honetan, baliabiderik ez dutenek leku bat izango dute konfinamendu behartuak dirauen artean.
EROSKIk oinarrizko arropa emango dio alarma egoera honetan kolektiborik zaurgarrienetako bat den horri. Besteak beste, barruko arropa, elastikoak, galtzak eta kirol oinetakoak. EROSKIk Bizkaian dituen hipermerkatu handietan ari dira prestatzen arropa hori (hau da, Ballontin, Bilbondon, Arteagan eta Leioan). Lehenik eta behin, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzaren zuzendaritzari emango zaio, eta horrek banatuko du materiala kiroldegietan Bizkaiko Gurutze Gorriaren bitartez, bakoitzak duen premiaren arabera.
"EROSKI konturatzen da krisi honek nola eragin dien gizarteko kolektiborik zaurgarrienei, berrogeialdi hau igarotzeko aterperik ez dutenei, alegia. Ekintza honen bitartez, lagundu egin nahi diogu Bilboko Udalari, lan handia egiten dihardu-eta kolektibo horren oinarrizko beharrak estaltzeko", esan du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIren Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak.
Ekimen honen aurretik dagoeneko elkarrekin ari dira EROSKI eta Gurutze Gorria, Espainia osoan dituen bere denda guztietan dirua biltzen, krisi honek eragin dion beste kolektibo zaurgarri bati elikagaiak eta higienea emateko, hau da, gizarte bazterketa jasateko arriskuan diren haurrak eta familiak. Kanpaina horretan, EROSKIk hasieratik jarriko ditu 50.000 euro, eta ondoren bezeroek emandako kopurua bikoiztuko du. Gurutze Gorriak 25.000 familiari lagunduko dio diru horrekin.
Sortu zenetik ari da EROSKI gizarte ekintza askotan, bereziki ohitura osasungarriak sustatzen, kontsumitzaileak hezten, ingurumena zaintzen eta elkartasuna bultzatzen.