Irakurriena
- 1. Elkarte Eguna inork baino hobeto ospatzen du Ikerlanek
- 2. Lagun Aro EPSV-k Ezohiko Batzar Orokorra egingo du gaur
- 3. Fagor Automationek bulego eta teknologia zentro berriak inauguratu ditu Indian
- 4. Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate, Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusi berriak
- 5. Mondragon Unibertsitatea ekintzailetza sustatzen proiektu teknologikoak sarituz
- 6. Andoni Saez de Ibarra Ikerlaneko ikertzaileak saria jaso du
- 7. Insekt Label Biotech bioteknologikoan inbertsioa egin du MONDRAGONek
- 8. Elkartasunez beteriko doinu afrikarrek bete dute Monterron
- 9. Kooperatibagintzan ezagutza sendotzen
- 10. Fagor Elkarrekin tresna sortu du Fagor Taldeak, komunitatea indartzen segitzeko
EROSKIk 52 frankizia inauguratu zituen 2020an

EROSKIk 52 frankizia inauguratu ditu 2020an. Guztira, 7,8 milioi euro inbertitu ditu, eta 312 lanpostu sorrarazi. Hedapen horren bitartez eta denda propioen sarea eraldatzeko ekimenaren bitartez, bultzada indartsua hartu du EROSKIren belaunaldi berriko dendak ezaugarritzen dituen Zurekin eredu komertzialak.
Autonomia erkidego hauetan egin ditu kooperatibak inaugurazio gehienak: Katalunia (9), Madril (8), Andaluzia (7), Balearrak (6), Nafarroa (5), Galizia (4) eta EAE eta Valentzia hiruna irekierarekin. Horien ondotik datoz, Aragoi, Gaztela eta Leon eta Errioxa bina irekierarekin eta, azkenik, Kantabria eta Gaztela-Mantxa frankizia hartzaile banarekin.
EROSKIk aurreko urteetako irekieren erritmoari eusten dio, eta, sei urte honetan, 340 inaugurazio egin ditu; hortaz, gaur egun, frankizia erako 500 supermerkatu baino gehiago ditu. Hala, jarraitzen du frankizien sarea hedatzen, fokua lurralde hauetan ipinia duelarik datozen urteetarako: Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Levante. 2021eko ekitaldian, kooperatibaren asmoa da 70 bat frankizia baino gehiago inauguratzea.
EROSKIk supermerkatu formatu bat baino gehiago eskaintzen dizkie hartzaileei, eta egokituta dago negozioa ezarri nahi duten lekuko biztanleriara. "Oso garrantzitsua da haztea, baina are garrantzitsuagoa sare osasuntsua eta sendoa izatea; horregatik, oso zorrotzak gara frankizia bihur litezkeen kokalekuak eta soslaiak hautatzeko orduan. EROSKIren frankiziek ezaugarri jakinak dituzte: hurbil-hurbilekoak dira, 150-400 metro koadro inguru dituzte, denda dagoen eskualdeko produktuak salgai jartzen dituzte, freskoen eta elikagaien sail handia izaten dute eta hurbileko eta konfiantzazko arreta ematen dute", esan du EROSKIren Frankizia Saileko zuzendariak, Enrique Martinezek.
Rapid erako dendak zerbitzuguneetan
EROSKIren frankizia erako formatu komertzialetan dagoen azken berrikuntza Rapid da, 2017an inauguratua. Komenentziako autozerbitzu bat da, ordutegi zabala duena, hamabost ordu egunero zabalik (08:00-23:00), urteko 365 egunetan eta 150 metro koadro dituena. Metro koadroko dagoen eskaintza komertzialik zabalena dauka, 3.600 erreferentzia baino gehiagorekin. Horrela, kontsumitzailearen 800 bat premia estaltzen ditu. Rapid frankizien sarea guztira 28 dendak osatzen dute, eta zerbitzuguneetan, hondartza aldean, unibertsitatean eta hirigunean daude kokatuta. Sarearen hedatzeko datozen planetan, honako lurralde hauek sartuko dira: Madril, Levanteko kostaldea, Andaluzia, Balear uharteak, EAE, Nafarroa eta Errioxa.