Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
EROSKIk 38 supermerkatu berri ireki ditu, eta 500 denda baino gehiagoko frankizia sarea du
EROSKIk beste 38 frankizia denda ireki ditu 2014ko lehen seihilekoan. Horiek irekita, 244 lanpostu sorrarazi ditu. Horretarako, bederatzi milioi euro baino gehiago inbertitu ditu.
2014a amaitzerako, beste ehun bat frankizia supermerkatu irekitzeko asmoa du EROSKIk; horietaz gainera, lehendik irekita ditu beste 46.
Honako hemen daude sei hilabete hauetan frankizia bihurtu diren 38 EROSKIsaltokiak: Balearrak (11), Katalunia (9), Euskal Autonomia Erkidegoa (6), Nafarroa (3), Andaluzia (3), Kantabria (2), Galizia (2), Aragoi (1) eta Madril (1).
Gaur egun, EROSKI da Espainiako frankizia supermerkatuen bigarren sarea, 500 denda baino gehiago baititu. Hau esan du Enrique Martinezek, EROSKIren frankizien zuzendariak: “Eskaintza ona egiten diogu gure frankizia supermertuetan hasi nahi duenari: negozio eredu lehiakorra, errentagarria eta sendoa”.
EROSKIk frankizia eredu osoa eskaintzen du EROSKI/city eta, Katalunian, Caprabo marken bidez 250 eta 500 metro koadro arteko saltokietarako; horiek markaren eredu fisikoari eta komertzialari jarraitzen diote. Gainera, beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu EROSKIk; esaterako, Aliprox, Onda eta Aprop Balearretan. Frankizia formula malguagoa da horiena, 200 eta 250 metro koadro arteko frankizia hitzartuetarako, hain zuzen.
Tokiko produktuen aldeko apustua
Hauek dira Zurekin dendaren ezaugarririk nabarmenenak: bezeroarenganako hurbiltasuna, tokiko produktuen aldeko apustua, janari freskoen protagonismo handia eta osasungarrien sustapena.
Alde horretatik, EROSKIren frankiziek janari eskaintza ia esklusiboa dute, eskualdeko elikagai fresko sorta zabala, eta, hala, konpromisoa erakutsi du EROSKIk nekazaritzako elikagaien ekoizpen ehunaren eta haren aniztasunaren alde. Horretarako, lankidetzan aritu da azken urtean 4.600 hornitzailerekin baino gehiagorekin.
“Denda propioak bezala, EROSKIren frankizia supermer-katuak ere ingurunean ekoizten diren elikagaiak merkaturatzeko plataforma irekiak dira”, amaitu du Martinezek.