Irakurriena
- 1. Idoia Mujika Uribesalgok hartuko du bere gain Mondragon Lingua-Alecopen zuzendaritza nagusia
- 2. Osartenek eskaintzen dituen zerbitzuek bikainekoa jaso dute
- 3. Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
- 4. MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena
- 5. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
- 6. 3Kimu proiektuak aukeratu ditu bederatzi lan finalistak
- 7. Ikerlanek 28 milioi euroko diru-sarrera historikoak lortu ditu
- 8. Ausolan, 2023ko Enpresen lasterketan irabazle
- 9. Orbeak bere proiektua sendotu du mila pertsona baino gehiagorekin
- 10. 2023ko Itzuliaren irteerak eman dio hasiera ofiziala EIKAren 50.urteurreneko ekitaldiei
EROSKIk 2.000 kontsumitzailetik gora elkartu ditu Bazkidearen Eguna ospatzeko

EROSKIk "Bazkidearen egun handia" ospatuko du egun hauetan Bilbon eta Donostian. Deialdi hori irekita dago kooperatibaren EAEko, Nafarroako, Errioxako eta Kantabriako milioi bat Bezero Bazkideentzat; horietatik 774.000 baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dira.
Kooperatibak aste honetan egingo duen Batzar Nagusiaren aurretik, EROSKIk beste bilkura batzuk egin ditu egun hauetan Kontsumitzaile Bazkideekin, eta 2.000 lagunetik gora azaldu dira. Donostian eta Bilbon izan dira bilkura horiek, eta haietan, Kontsumitzaile Bazkideek bertatik bertara jakin dute joan den urtean zer-nolako eboluzioa izan duten kooperatibak eta haren proiektu nagusiek.
EROSKI kooperatibak milioi bat Kontsumitzaile Bazkide baino gehiago batu ditu EAEn, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian.
EROSKIk osasunarekin eta iraunkortasunarekin hartutako konpromiso berriak izan dira prestakizun bilkura horietako gai nagusiak; izan ere, duela 50 urte sortu zenean kontsumitzaileekin eta gizartearekin hartutako konpromiso historikoak berritu ditu, eta, orain, kooperatiba den aldetik bere izaera eta xede kooperatiboa leial betez, bizi kalitatea eta iraunkortasuna hobetzen lagunduko du. 7.500 lagunek baino gehiagok lagundu dute konpromiso horiek eratzen, denak ere bazkideak, langileak, bezeroak eta interes taldeak.
Honela labur daitezke osasunaren eta iraunkortasunaren alde hartu dituen hamar konpromiso berriak: elikadura arloko segurtasunaren alde egitea, elikadura orekatua sustatzea, haurren gizentasunari aurrea hartzea, nutrizio arloko beharrizan espezifikoei arreta jartzea, arduraz kontsumitzen laguntzea, tokiko produktu gehiago eskaintzea, ongi eta merke jateko aukera ematea, garbitasunez eta gardentasunez jokatzea, langile gisa geure burua zaintzea eta bizimodu osasungarriagoa bultzatzea.
Gainera, bertaratuek dirua biltzen lagundu dute gaitz neurodegeneratiboen ikerketarako; izan ere, kooperatibak eta The Walk On Project fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute aurre horretan.
Preskizun bilkurez gain, EROSKIk, ekainean, prestakuntza eta informazio jarduera batzuk antolatu ditu bere dendetan kontsumitzaile bazkideentzat, kontsumo kooperatibak berea duen alorrean, hiru gai hauen inguruan: elikadura orekatua, bizimodu osasungarria eta ingurumen iraunkortasuna.