Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Eroskik 11,5 milioi euro ordaindu dizkie interesetan mendeko ekarpen eta obligazioetan inbertu dutenei
EROSKIk urtarrilaren 31an abonatuko ditu, astelehenarekin, Mendeko Finantza Ekarpenei dagozkien urteko interesak, %2,487ko interes tasan 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako, eta %1,987tan 2007korako. Otsailak 1ean, era berean, EROSKIk Mendeko Obligazioen urteko interesak abonatuko ditu, %2,487ko tasan.
Guztira, 11,5 milioi euro abonatuko dizkie EROSKIk interesetan inbertsio tituluak dituztenei.
EROSKIk MFEen lehen jaulkipena egin zuenetik (2002an), kooperatibak zuzen ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei; dagoeneko, 411 milioi euro guztira. MFEak eta Mendeko Obligazioak ordaintzeko, zeina ez baita kooperatibaren emaitza ekonomikoen araberakoa, erreferentzia gisa Euriborra gehi hiru puntu hartzen du MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako eta %2,5eko diferentziala MFEen 2007ko jaulkipenerako.
Abonu horren bitartez, MFEa 2002an hartu zuen inbertsiogile batek dagoeneko hasierako inbertsioaren %87 jaso du interesetan, eta %96 orain urte bat iraungitzen diren Mendeko Obligazioen trukea egin bazuen. MFEen 2004ko inbertsiogile batek, berriz, %75 hartu du dagoeneko interesetan, eta, trukea egin bazuen, %84; eta 2007ko batek bere inbertsioaren %50 jaso du, edo %59, trukea egin bazuen.
2022. urterako, interes tasa %2,541ean geldituko da (-%0,459 + %3ko diferentziala) MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako, eta %2,041ean (-%0,459 + %2,5eko diferentziala) 2007korako, eta guztiak abonatuko dira datorren urtean.