Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Eroski mobilizatu egin da, omikronek sortutako arazoen aurrean
Eroskik lehen pertsonan sufritu du omikron aldaerak eragin duen kutsadura-igoera bizkorra, eta horrek eragin zuzena izan du bere denden egoeran. Denda fisikoen beharrak eta online eskaerak erantzuteko pertsonak eta baliabideak mobilizatu ditu.
Azken hilabete hauetan,Eroskin azkar igarri dira omikronak eragindako ondorioak; izan ere, langileen bajak areagotu dira, on line eskaerak handitu egin da, eta dendak egunez egun egokitu behar izan dira, sortutako egoerari berehala erantzuteko.
Alde horretatik, dendako pertsonak ahalegin handia egiten ari dira, ordutegiak zabalduz eta kanpotik estalduran zailtasun gehien dituzten funtzioak betetzeko.
Egoera honen aurrean, Eroskik aktibatu egin du egoitza nagusiko langileen birkokapena, pandemiaren fase honetan inpaktu handiena jasan duten dendei laguntzeko.
Nolanahi ere, balorazioa oso ona izaten ari da, bai kudeaketa horren arduradunentzat bai saltokietan lanera sartzen diren pertsonentzat.