Eroskik supermerkatu berria zabaldu du Gipuzkoan

Eroskik frankiziatutako supermerkatua zabaldu du gaur goizean Eskoriatzako Intxaurtxueta auzoan. 532 metro koadroko zabalera du Eroski/City berriak.
2012/01/12

Irekiera berri horrekin Eroskik 108 establezimendu ditu Gipuzkoa osoan; horietatik, 8 hipermerkatuak dira, 40 supermerkatuak, 31 bidaia-agentziak, 4 Forum Sport kirol dendak eta 22 If lurrin-dendak. Denera, 1.530 lagunek egiten du lan horietan.

Banaketa komertziala