Irakurriena
- 1. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 2. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 3. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 4. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 5. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 6. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
ONCE Euskadik eta Eroskik luzatu egin dute ikusmen desgaitasuna dutenak gizarteratzeko duten lankidetza
Hitzarmen hori sinatzeko, elkartu dira Usue Vallejo Delcan ONCEk EAEn duen lurralde ordezkaria eta Alejandro Martinez Berriochoa Eroskiren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendaria. Hala, bi erakundeek berretsi egin dute kolektibo hori gizarteratzeko eta autonomia indartzeko konpromisoa.
Hitzarmenaren helburu nagusia da ONCEk EAEn dituen afiliatuei jarduera kulturalak eta aisialdikoak eskura jartzea, gizartean guztiz barneratzen laguntzeko. Jarduerak dira tailerrak, hitzaldiak eta beste ekimen batzuk, partaideei autonomia pertsonalerako behar diren tresnak emango dizkietenak.
EAEko ONCEko Usue Vallejo Delcanek adierazi du pozik dagoela, "Eroskiren lankidetza irmoa eta hurbilekoa delako eta gizarteratzea sustatzeko orduan aliatu giltzarria delako. Hitzarmenak aukera ematen digu elkarrekin gizarte bidezkoagaoak eraikitzeko, non denak bizi ahalko diren duintasunez eta berdintasunez."
"Eroskik sortu zenetik lantzen ditu askotariko gizarte ekimenak, eta lerrokatuta dago gure balio korporatiboekin"
Alejandro Martinez Berriochoak, berriz, hauxe gogorarazi du: "Eroskik sortu zenetik lantzen ditu askotariko gizarte ekimenak, eta lerrokatuta dago gure balio korporatiboekin; hala era efektiboan laguntzen aritzen gara gizarte zuzenago eta elkartasun handiagoko baten alde. ONCE Euskadirekin egindako hitzarmen honen bidez, gizarte bazterketa jasateko arriskuan direnak eta jende behartsua integratzen laguntzeko borondatea indartu dugu, eta gizarte erantzukizunarekin eta dibertsitatearekin konprometituta gaudela berretsi dugu."
Ekarpen ekonomikoa
Hitzarmen berriaren barruan, era berean, Eroskik ekarpen ekonomiko bat egingo dio ONCEri, aipaturiko jarduerak finantzatzeko. Bi erakundeen lankidetzak arlo bat baino gehiago hartzen ditu, hala nola laneratzea, prestakuntza eta teknologia berriak eskuragarri jartzea eta irisgarritasun unibertsala.
Bi aldeek borondatea erakutsi dute elkarrekin lan egiten jarraitzeko eta hala ikusmen desgaitasuna dutenen bizi kalitatea hobetu eta gizartean guztiz barneratzen laguntzeko.