TUlankide MONDRAGON

"Enplegu Laguntza"ko estaldura berri bat onartu du LagunArok, "Egutegi mugikorra" modalitatean

2020/03/24

LagunAroko Errektore Kontseiluak, geldialdi koiunturalak aurreikusita, plan berezia aurreikusi du kooperatibentzat.
"Enplegu Laguntza"ko estaldura berri bat onartu du LagunArok, "Egutegi mugikorra" modalitatean

Koronabirusaren eraginez eratorri den egoera berezia dela eta, kooperatibetan geldialdi koiunturalak eragin ditzakeelarik, LagunAro, EPSVko Kontseilu Errektoreak erabaki du kooperatibei Enplegu Laguntzako prestazioan sartzeko plan berezi bat ezartzea, Egutegi Mugikorraren modalitatean.

Planak iraupen mugatua izango du denboran, Kontseilu Errektoreak erabakiko duena, epidemiaren bilakaeraren arabera, eta zabalik dago Kooperatiba guztientzat, beharrezkoa izan gabe Prestazioen Erregelamenduan araututako baldintza betetzea, hau da, Enplegu Laguntzako prestazioan sartzeko euren aurrerakin maila %95etik behera derrigor bete beharrik gabe.

Ondorioz, koronabirusaren eraginez euren jarduera osorik edo partzialki gelditu behar duten (agintari publikoek erabakitako lantoki edo atal jakin batzuk ixtea, edo jardueraren geldialdiak hornidurarik ez dagoelako, edo bezeroak gelditu direlako) kooperatiba guztiek eskuratu ahal izango dute estaldura hori (ez dagokie estaldura horretan sartzea baldin eta jardueraren geldialdiak edo etenak prebentzio neurri moduan euren borondatez hartutako erabakien ondorio badira).

Halaber, Kontseilu Errektoreak erabaki du gure Enplegu Laguntzako prestazioaren printzipio orientatzaileak mantentzea, hau da, Prestazioen Erregelamenduan frankizia eta kofinantzaketarako ezarritako kontzeptuak aplikatu beharko dira, nahiz eta maila espezifiko batzuk ezartzen diren Aurrerakin Mailaren %95etik gora kokatzen diren kooperatibentzat (zehazki, frankizia eta kofinantzaketako lau maila osagarri ezartzen dira, kooperatibaren Aurrerakin Mailaren arabera): %95 eta %100 artean; %100 eta %105 artean; %105 eta %110 artean; eta %110etik gora.

Halaber, LagunAro, EPSVren jarduerak gidatu behar dituen koerantzukizun printzipioari erantzunez, estaldura horretan sartzeko eskatuko da egutegiko ordu malguen aurreko poltsak kontsumituta izatea, baita erabilera libreko edo oporretako egunen zati bat ere.

"Egutegi Mugikorra". Gogoan izan Egutegi Mugikorreko prestazioaren oinarrian dagoela epe jakin batean lanaldia bertan behera uztea edo murriztea (eskuarki, 6 eta 6 hilabete), berreskuratzeko epea amaitu ondoren galdutako orduen saldo garbia langabezia-prestazio gisa likidatuko da.

 

 

 

Eguraldia
Ostirala 29 Min: 12
Max: 30
Larunbata 30 Min: 11
Max: 31
Igandea 31 Min: 15
Max: 32
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak