Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Enea Milango Salone del Mobile azokan izango da
Aurten ere, Eneak diseinu berriak aurkeztuko ditu munduko altzari azokarik handienean.
Bueltan da Salone Internazionale del Mobile, barne diseinua maite dutenentzako topaketarik handiena. 61. edizioa apirilaren 18tik 23ra ospatuko da Italiako Fiera Milano Rhon.
Sei egunez, ideiak eta inspirazioa aurkitu ahal izango dira 10. pabilioiko D05 standean. Eneako klasikoez gain (Iron, Caddy edo Puck, besteak beste), katalogoan jasotako azken diseinuak ere bertan izango dira: Lore eta Mate aulkien bildumak, eta Taber eta Tema mahaiak.
