Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Ekoteknologia eta Energia Graduek hasiera eman diote ikasturteari
Joan den astean Oronak bere bazkide fundatzaileak omentzeko egindako ekitaldian Orona Fundazioa eraikina inauguratu ondoren, irailaren 6an Mondragon Unibertsitateak ekoingeniaritzako gradu berriei hasiera eman die Hernaniko IDeO Innovation City-n. Ohikoa den bezela, lehenengo egunak ikasleak eta irakasleak elkarren artean ezagutzeko aproposak dira, eta horregatik 1. mailako irakasle taldeak ikasleei harrera egiten jardun da lehen egunetan. Beste gauza batzuren artean, ikasleek unibertsitatearen eta bere ezaugarrien berri izan dute, eta baita bakoitzak aukeratutako tituluaren ezaugarri nagusiak gogoratu ahal izan ditu.

Unibertsitatearen eta tituluen aurkezpen saioak
Baina beharbada ikusmin handiena piztu duena, instalazioetara bisita izan da. Aldez aurretik kanpotik eta barrutik ikusteko aukera izan gabe, astean eginikoa izan da ikasle guztientzako lehenengo bisita. Talde txikitan banatuta eta irakasleen laguntzaz beraien etxe berria izango denaren barrukoak ezagutu ahal izan dituzte. Horien artean funtzio anitzeko gelak eta laborategiak, lokal soziala (jantokia), liburutegia, … Aldi berean, dagoeneko martxan eta laster prest izango diren kirol kantxak ikusi ahal izan dituzte lokal sozialaren ondoan dagoen terrazatik.
Terrazatik ikusten dena
Lehen egunean, IDeO plazara irtenda, Innovation City-a osotasunean ikusi ahal izan zuten eraikin bakoitzean eragile nagusiak zeintzuk izango diren (Orona, Ikerlan, …) eta eraikin bakoitzaren ezaugarriak ezagutuz.
Zero eraikina (Orona) eta A3 eraikina (Ikerlan)
Horretaz gain, Mondragon Unibertsitatearen campus berria estrenatzen zutela aprobetxatuz, taldeko argazkia atera zuten.


