Finkatzeko elementuak eta pieza bereziak
Automozio osagaiak
Aluminiozko hagunen fabrikazioa
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
EDERTEKek hitzarmena izenpetu du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin
Mondragon Unibertsitatearen lankidetzazko ikerketa, transferentzia eta prestakuntza ereduari jarraituta, ikerketa talde bat eratuko da, erakunde bietako ikertzaile eta teknikariekin, ikerketa bikaintasunez garatzeko, ondoren, EDERTEKeko bazkide-erabiltzaileei transferitzeko. Hitz batean, proiektu honekin EDERTEKek eta bere zerbitzuen erabiltzaileak diren enpresek lehiarako duten posizioa hobetuko da.
Lankidetza hitzarmenean, halaber, aurreikusten da EDERTEKen eta MU-GEPeren artean baterako ikerketa programak egitea eta ezagutzak trukatzea.
Lankidetza MU-GEPek Arrasateko campusean duen eraikinean garatuko da. Eraikinak, berriz, bi gune berezituak edukiko ditu. Lehenengo gunea partekatua izango da, eta bertan ikerketa proiektuak eta garapen esperimentaleko eta berrikuntzako jarduerak garatuko dira mekanizazio teknologietan, burdin galdaketan, goi eta behe presioko injekzioan, automobilgintzako osagai eta sistemen portaera mekaniko-dinamikoan eta 4.0 industriako tekniketan, ekoizpen planten efizientzia hobetzeko. Bigarren gunea EDERTEKentzat baino ez da izango, eta automobilgintzako osagai eta sistemen portaera mekanikoen saiakuntza laborategi moduan erabiliko da.
Hitzarmen horri esker, prestakuntza jarduera espezifikoak ere egingo dira, hala nola Gradu Amaierako edo Master Amaierako lanak ingeniaritzako tituludun diren gazteentzat eta doktoretza tesien programak.
Hitzarmen hau oso garrantzitsua da EDERTEKentzat, talentu gaztea atzitzeko eta erakartzeko mekanismoa eta Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko ikasleen artean Fagor Ederlan, Mapsa eta Ecenarro enpresak sustatzeko modua baita.