Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ederfil Beckerrek Bikain ziurtagiria erdietsi du
50 pertsona baino gehiago elkartu ziren Euskararen Kalitate Ziurtagirien 8. edizio honetan, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariarekin batera, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan ziren, enpresa, politika eta gainerako gizarte sektoreen ordezkariekin batera.
Bikain enpresa nahiz erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiri bat da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena. Ederfil Beckerren kasuan, zilarrezko ziurtagiria erdietsi du.
Argazkian, eskerretik eskubira, Maitane Aierdi, Euskara Planaren kidea; Pablo Mendizabal, zuzendaria; Unai Elola, presidentea; eta Aitor Goiburu, Euskara planaren koordinatzailea.
Beste 5 kooperatiba Bikain
Bikain ziurtagiria 2008an abiatu zen. Harrezkeroztik Korporazioko 27 kooperatibak eskuratu du Bikainen ziurtagiriren bat.
Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan Eusko Jaurlaritzak antolatuta erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa ebaluatzen duen Bikain kanpo ebaluazioak 65 ziurtagiri banatu zituen 2015eko abenduan, eta horietako 5 MONDRAGON Korporazioko kooperatibak dira: Ederfil-Becker, Latz etaSoralucek tarteko maila edo zilarrezkoa eskuratu dute, eta Mondragon Assenbly eta Laboral Kutxaren urruneko bankak goi maila edo urrezkoa.
Zorionak guztioi!