Irakurriena
- 1. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 2. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 3. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
- 4. Lortek Bilbora hedatu da
- 5. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 6. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
Danobatgroupek bat egiten du Euskaraldiarekin
Danobatgroupek bat egin du erakunde gisa herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekitaldiaren 3. Edizioan, aurreko bi edizioetan bezala. “Hitzez ekiteko garaia” lelopean, Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra luzatuko da.
Euskaraldiaren lehendabiziko ediziotik atxikitu da industria taldea eta nabarmentzekoa da ordutik hona ariketa sozial honetara gehitu diren pertsonen kopuruaren hazkundea. Aurreko asteetan zehar, Euskaraldia girotzeko motibazio ekintzak abiatu dira Danobatgroupeko kooperatibetan, parte hartzea bultzatzeko, hala nola Euskaraldiarekin lotutako zalantzak eta proposamenak entzun eta jasotzeko jardunaldiak antolatu. Horrela, aurten 399 pertsonek hartu dute Ahobizi rola, 73 Belarriprest rolera atxikitu dira, eta 51 Arigune sortu dira Danobatgroupen baitan.
Danobatgroupek euskararekiko eta euskal kulturarekiko duen atxikimendu eta estrategian kokatzen da ekimen hau. Industria taldea osatzen duten kooperatibek 21 urtetik gora daramatzate euskararen erabilerari sendo eta tinko eusten, langileen artean, hornitzaileekiko harremanetan, bezeroekiko harremanetan eta gizartera begira konpromisoa ezagutzera ematen.