Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ekintzaileekin ekintzailetasunaz ikasten lelopean hiru jardunaldi egingo dira Garaian
Urriaren 9,16 eta 23an ekintzailetasunaren gaineko jardunaldiak egingo dira Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. “Ekintzaileekin ekintzailetasunaz ikasten” lelopean antolatu da egitasmoa eta besteak beste sektore askotako ekintzaileak elkartuko dira Garaian: komunikazioa, osasuna, teknologiak… Esperientziak partekatuko dituzte eta proiektu ekintzaileak abian jartzeko aukerez eztabaidatuko dute: finantzazioa, talentu erakarpena eta gestio ereduak.
Era berean, hiru egunetako bakoitzean tailerrak ekintzailetasunaren fase ezberdinak aztertuko ditu: hasiera, kontsolidazioa eta hazkundea. Jardunaldien helburu nagusia da ekintzailetasun izaera bultzatzea eta enpresa berriak sortzea. Egitasmoa ikasleei, teknologia guneetako profesionalei, teknologoei, langabetuei… eta oro har negozio ideia interesgarria izan dezakeen edonori dago zuzenduta.
Izen ematea doakoa
Garaia Berrikuntza Guneak antolatu du eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetasun Zerbitzuaren, Euskadi Emprenderen, babesa jaso du. Parte-hartzea doakoa da eta izen emate epea dagoeneko irekita dago. Hain justu ere, dagoeneko 60 lagun baino gehiagok eman dute izena datorren astetik aurrera asteartero egingo diren hiru jardunaldietan parte hartzeko. Egitaraua ezagutu nahi izanez gero eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero, kontsultatu: http://inquietosinnovacion.wordpress.com/talleremprendizaje/