Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Copreci Ekuadorreko eredu energetikoaren aldaketan aholkulari arituko da
Coprecik aspaldi egin zuen berrikuntzaren aldeko apustua etxetresna elektrikoen arloan eta 2014an mugarri berriak ezarri zituen nazioartean erreferente izaten jarraitzeko. Alde batetik, Aretxabaletako kooperatibak Gobernuarekin elkarlanean, Ekuadorreko etxebizitzetara teknologia berriak eramango ditu, eta bestetik, jabetza intelektualaren alde eta innobazioaren arloan burutzen dituen diseinuak patentatzen jarraitzen du.
Rafael Correaren Gobernuak eredu energetikoa aldatu nahi du, “anbizio handiko plana” guztien esanetan
Copreciko ordezkariak bereziki gustura daude Gobernuarekin elkarlanean martxan jarri duten planarekin. Rafael Correaren Gobernuak eredu energetikoa aldatu nahi du, “anbizio handiko plana” guztien esanetan, eta horretarako zenbait akzio burutzen ari dira. Inportatutako gasa ordezkatzeko, inbertsio hidroelektrikoak egiten ari dira Copreciren aholkularitzarekin. Autoritateek, horrela, apustu sendoa egin dute, gas sukaldeak indukziozko plakengatik ordezkatuz, eta hain justu ere Copreci da Europako fabrikatzaile independente nagusia.
Akordioa hainbat arlotan
Copreciren eta Gobernuaren arteko hitzarmena edo elkar-lanerako akordioak erantzuten die arlo tekniko, industrial eta komertzialei. Etxebizitzetan argi-indarraren potentzia egokitu beharko dute eta energia elektrikoaren demokratizazioan eragina izan du. Gobernuak, era berean, Ekuadorreko bizilagunei hilero 80kw doan emango dizkie indukzio plakak erosi ahal ditzaten.