Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
"Bidegorriak euskararentzat" egitasmoa ULMAn
"Bidegorriak euskararentzat" esanez, aldarrikatu nahi dugu euskarak bidegorriak behar dituela, bertako hizkuntzak arnasa hartzeko guneak, eta ULMAk ere bere ekarpena egin nahi duela lan-arloan euskarari bidegorriak eskainiz, lanean euskara gero eta gehiago erabiliz. ULMA ere ekosistema horren parte baita.
Aldarrikapen hori irudikatzeko, irailaren 23an, ULMA Taldeko negozio guztietako langile eta bazkideak lanetik atera eta bidegorrian zehar joango gara jai giroan eta denok elkarrekin Oñatiko plazaraino, eta bertan, ULMAn urtean zehar hartutako euskararekiko konpromisoen berri emango dute muralen eta beste jarduera batzuen bidez. Azkenik, Kalakan musika taldearen kontzertuarekin emango diote amaiera jaiari.
Horretaz gain, urte osoan zehar beste hainbat ekintza antolatutako ditugu. Hau da urte osoko egitaraua:
1. Martxoan, apirilean eta maiatzean:
- Hizkuntza ekologiaren dekalogoa ezagutzera emango dute ULMAn.
- Hizkuntzen inguruko galdera-erantzunen lehiaketa antolatuko dute ULMAko langileen artean.
2. Ekaina eta uztaila:
- Portaera linguistikoen inguruan hausnartuko dute.
- ULMAko langileen euskararekiko konpromisoak jaso eta mural batean irudikatuko da.
- Oñatiko ikastetxeetako ume eta gaztetxoekin gaia landuko dute.
3. Irailaren 23an:
- Bidegorriak euskararentzat: negozioetatik Oñatiko plazara, bidegorrian zehar.
- Ospakizun ekitaldia, Oñatiko plazan: ekitaldi publikoa, trikitilariak, slack-line jokoa, muralak…
- Kalakan musika taldearen kontzertua.
Informazioa (iturria):
http://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/abian-da-bidegorriak-euskararentzat-egitasmoa-ulman