Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Batzek Kunshan-eko lantegia handitu du
Batz Taldeak Txinako merkatuan duen presentzia bermatzeko jarraitzen duen prozesuaren baitan kokatzen da gaur bertan, urtarrilak 20, Kunshanen inauguratu duen lantegiaren handitzea. MONDRAGONek Txinan duen enpresa eremuan dago kokatuta.
Ekitaldian, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek parte hartu dute. Astelehenetik Txinan barrena zenbait bisita komertzial eta instituzional egiten ari diren ordezkariak hain justu ere. Horien artean ziren, Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituren Departamentuko sailburuorde den Javier Zarraonandia; eta SPRI taldeko zuzenari nagusi Alexander Arriola. Era berean, gaur bertan eginiko ekitaldian, MONDRAGON Automozioko lehendakariorde Oskar Goitia eta Victor Arrizabalaga ere izan dira, eta ordezkari korporatibo Jimmy Yan eta Jason Zou.
Batz ordezkatzen, berriz, kooperatibako zuzendari nagusi Bingen Aranzabal izan da; baita zuzendari finantzarioa ere, Ana Camacho; Sistemen negozioko zuzendari, Jaime Urigoitia; eta Luis Fernandez Cuevas, Batz Kunshan-eko zuzendaria.
Automozio moduluen muntaia
Gaur inauguratutako lantegiarekin Batzek sendotu egingo du bertako merkatua eta, automozioko moduluak muntatuko ditu. Bizkaiako kooperatibak Txinan duen presentzia oso inportantea da, izan ere, Kunshanen lantokia izateaz gain, beste bi lantoki ere baditu: bat hegoaldean, Guangzhou eremuan eta bestea hegoekialdean, Chengdun.
Sailburuordeak esan duenez, "munduko talde kooperatibo inportanteenaren parte da Batz, MONDRAGON Korporazioarena". Lan egiteko eta garapen ekonomikoa ulertzeko oso berezia den taldea sailburuordearen aburuz.
Batza Taldea
Gaur egun Igorren (Bizkaia) du egoitza nagusia Batz kooperatibak. Guztira, 1.700 langile ditu mundu osoan banatuta,15 instalazio ezberdinetan hain justu ere. Batzek 230 milioi euroko fakturazioa izan zuen iaz. Bere negozioak lau eremutan daude: automozio sistemak, energia, aeroespaziala eta trokelgintza.
Batzen inaugurazioaren argazkiak hemen.

