Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
"Batxiko bigarren mailakoekin lanketa berezia egingo dugu selektibitaterako, gainerakoek etxean segituko dute"
Euskal Herriko ikastolarik handiena da Arizmendi. Gaur egun, 12 gune ditu Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan, eta 3.000 ikasle eta 300 irakasle eta profesionaleko kolektiboa osatzen du. Konfiantzaren pedagogian oinarritutako metodologian aintzindaria da eta Euskal Herrian erreferentziazko ikastola bilakatu da.
2019-2020 ikasturtea ohiko bidetik zihoan ikasle zein irakasleentzat koronabirusaren krisiak normaltasuna hankaz gora jarri zuen arte. Martxoaren 12an Arizmendi Ikastolak, Eusko Jaurlaritzaren aginduak aintzat hartuta, erabaki zuen ikasleak etxean geratu behar zirela. Ordutik, gauzak asko aldatu dira.
Trantsizio digitala denbora errekorrean egin behar izan dute. Bertatik bertarako ohiko irakaskuntzatik online formaziora igaro dira, egunero egunero 3.000 ikasle baino zertxobait gutxiagoren etxeetan sartuz. Irakasleak ere, asko online formazioan esperientzia txikiarekin, egoera eta paradigma berrira egokitu behar izan dira. Eta ikasturtea telematikoki amaituko dute gehienek.
Batxilergoko bigarren mailakoak selektibitatea buruan
Mireia Muruamendiaraz-ek azaldu digunez, batxilergoko bigarren mailako ikasleekin lanketa berezia egingo dute selektibitatea prestatzeko, "aurten gainera hilabete izango dugu, uztailean egingo baita selektibitatea". Gainerako ikasleek, irizpide aldaketarik egon ezean, etxetik amaituko dute ikasturtea.