Irakurriena
- 1. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 2. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 3. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 4. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 5. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 6. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 7. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 8. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 9. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 10. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
Basque Culinary Centerrek ikerkuntza eta berrikuntza alorrean egiten duen lana Harvard-en aurkeztu du
Basque Culinary Center mundu mailako aitzindaria da zentro bakar batean uztartu dituelako gastronomia-zientziei buruzko unibertsitate bat, Estatuko lehena, eta gastronomiako ikerkuntza eta berrikuntzako zentro bat. Nazioartean erreferentzia bilakatu den eredu bat da, eta Harvarden emandako hitzaldi bateko protagonista ere bai. Bertan, zentroan gauzatutako ikerkuntzaren eta berrikuntza gastronomikoaren diziplinartekotasuna azaldu da.
Zehazkiago, Gastronomia-zientziak: Basque Culinary Centerreko ikerkuntza eta berrikuntzaren dizplinarteko ikuspegia izenburua izan du hitzaldiak eta hiru hizlari arduratu dira gaia azaltzeaz: Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendaria; Diego Prado, BCulinaryLABeko koordinatzailea (BCC Innovationeko ikerkuntza gastronomikoko laborategia); eta Juan Carlos Arboleya, Gastronomia Zientzietako masterraren koordinatzailea. Ekitaldia Harvard Unibertsitateko Ingeniaritza eta Zientzia Aplikatuen Eskolak ikasleentzat eta sektoreko profesionalentzat antolatutako «Science & Cooking» hitzaldi-zikloaren parte da.
Joxe Mari Aizegak egin ditu aurkezpenak, bertaratuei Basque Culinary Center eta BCC Innovation, munduko Gastronomiako lehen Zentro Teknologikoa, zer diren azalduz. Gainera, jasangarritasunaren, osasunaren eta nutrizioaren, ekintzailetzaren eta proiektuak enpresekin garatzearen inguruan gauzatu diren ikerketen ardatzen berri ere eman du.
Bere hitzartzean, Aizegak Basque Culinary Centerren egindako ikerketa eta berrikuntzaren diziplinartekotasuna nabarmendu nahi izan du, ezagutza soziologiko, historiko, eta kulturalak uztartuz sortzen baitira proiektu zientifiko-gastronomikoak.
Gainera, Basque Culinary Centerrek Mugaritz eta Azti-Tecnaliarekin batera argitaratzen duen «International Journal of Gastronomy & Food Science» aldizkaria aurkeztu dute
Juan Carlos Arboleyaren hitzaldiaren ardatza, aldiz, zientziaren eta sukaldaritzaren arteko elkarrekintza izan da, zientzialari baten ikuspuntutik. Gastronomia Zientzietako masterraren koordinatzaileak ikasleek garatutako proiektuak ere azpimarratu ditu, ezagutza zientifikoaren eta gastronomiari aplikatutako prestakuntza-aldiko ikerkuntzaren garrantzia nabarmenduz. Gainera, Basque Culinary Centerrek Mugaritz eta Azti-Tecnaliarekin batera argitaratzen duen «International Journal of Gastronomy & Food Science» aldizkaria aurkeztu du.
Diego Prado ikertzaile eta irakasleak, bestalde, zientziaren eta sukaldaritzaren arteko elkarrekintza izan du hizpide, sukaldari baten ikuspuntutik. Horrela,. BCulinaryLABen hartzidurei eta basalandareei buruz egiten dituzten ikerketen inguruko xehetasunak eman ditu. Jasangarritasuna ardatz, BCC Innovationeko laborategi gastronomikoak balio gastronomikoko produktuak garatzen ditu, elikagai-hondakinak birbaloratuz, eta produktu berriak sortzen ditu basalandareak erabiliz