Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
Azken plazak 'Trantsizio Ekologikoaren eta Ekonomia Zirkularraren' kurtsorako
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza Departamentuak finantzatzen du eta doakoa da. Euskaraz edo gaztelaniaz jarraitu daiteke eta lehen saioa, online, otsailaren 15ean izango da. Saio batzuk online izango dira eta besteak aurrez aurre (Galarretako eta Arrasateko campusetan) 2023ko irailera arte.
Dani Justel da ikastaroko hizlari eta antolatzaileetako. Hemen berarekin egin genuen elkarrizketa.
Mota guztietako erakunde eta pertsonei zuzendua
Circular Training ikastaroa prestakuntza jaso eta ekonomia zirkularra zer den bertatik bertara ezagutu nahi duen Gipuzkoako edozein erakunderi zuzenduta dago. Eta, jakina, parte-hartzaileek beren erakundeetan ekonomia zirkularreko estrategiak balioestea eta integratzea nahi du. Profilari dagokionez, ikastaroa lurraldeko pertsona, erakunde eta administrazio ugariri zuzenduta dago, eta interesgarria izan daiteke Gipuzkoako edozein udalentzat, hortz-klinika batentzat edo industria-enpresentzat ere. Horrelako formazioen bidez, erronka da Gipuzkoa ekonomia zirkularrean erreferente bihurtzea Europa mailan.
Ikastaroaren egitura
Erakundeek beren prestakuntza-mapa modu pertsonalizatuan diseina dezaten egituratuta dago ikastaroa. Lehen online saioek enpresek trantsizio ekologikoaren eta ekonomia zirkularraren aukerak detektatzeko balioko dute. Lehen zati honetan, trantsizio ekologikoak eta ekonomia zirkularrak eskaintzen dituzten aukeren inguruan Gipuzkoako erakundeak sentsibilizatzen saiatuko dira. Hurrengo moduluak espezifikoagoak dira. Modulu batean ebaluatuko da parte hartzen duten erakundeetako ekonomia zirkularraren ezarpen-maila, eta, non dauden jakin ondoren, bakoitzak erabakiko du ikastaroan zein ibilbide jarraitu. Beste formazio-talde bat negozio zirkularreko ereduekin lotuta dago, eta beste bat ekonomia zirkularrerako produktuekin berritzearekin. Amaierako modulu bat dago, parte hartzen duten enpresetako 24k beren prestakuntza sendotu dezaten, ikastaroan ikasitakoari buruzko laguntza eta aholkularitza jasoko dute.
Nahitaezko eta hautazko saioak egongo dira, parte-hartzaile edo erakunde bakoitzaren interesaren arabera hautatu ahal izateko.
Mondragon Unibertsitateko irakasleak
Ikastaroan lehen mailako irakasle eta hizlariak izango dira, gehienak trantsizio ekologikoan eta ekonomia zirkularrean espezializatutako Mondragon Unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta doktoreak. Gainera, Aclimako (Basque Environment Cluster) eta MLC ITS Euskadiko (Mugikortasun eta Logistika Klusterra) irakasleak izango ditu. Guztira, 12 irakasle arituko dira.
Informazio gehiago eta izen-ematea: circulartraining.mondragon.edu