Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Ausolanek webgune erabilgarriagoa eta funtzionalagoa estreinatu du
Bezeroekin harremana sendotzeko asmoarekin eta komunikazio kanal irekia bideratzeko ideiarekin sortu du Ausolanek bere webgune berria. Eta helburu horrekin, oraindik orain lanean dihardute Ausolagunen. Besteak beste, erabiltzaileei menu guztiak kontsultatzeko aukera eskainiko die, aplikazio berrien bitartez. Hain justu ere, Ausolaneko ordezkarientzat oso garrantzitsua da bezero eta enpresaren arteko feed-backa hobetzea.
Ausolanen gaineko albisteak
Webgune berriak Ausolanen gaineko albisteak argitaratzeko aukera ere eskainiko du. Erakundeak toki ezberdinetan antolatzen dituen egitasmoen gaineko informazio zehatza eskainiko da bertan. Albisteen gune honetan, Ausolanek arlo ezberdinetako notiziak argitaratuko ditu, instituzio arlokoak, hezkuntzakoak edo eta elikaduraren gainekoak. Webgune berriaren helbidea honako hau da: www.ausolan.com