Irakurriena
- 1. Ikasleen talentua sustatzeko gida
- 2. “Facebook eta Twitter gurasoek erabiltzen dituztenez, gazteek nahiago dute Instagram edo Tik-tok”
- 3. KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
- 4. “Goiko” hil da, Korporazioko lehendakariorde ohia
- 5. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 6. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 7. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 8. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
- 9. IKERLANek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeko makinetarako
- 10. Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak
Ausolanek Kulturaniztasunaren eta Bidezko Merkataritzaren astea ospatzen du Estatuko 267 ikastetxetan

Proiektuaren barruan programatuta daude. Helburuen artean nabarmendu daiteke bidezko merkataritzaren eta kultura anitzen arteko harremanen garrantzia erakustea eta horri buruz kontzientziatzea, herrien garapena eta pobreziaren aurkako borroka ahalbidetzen baitute, sistema komertzial solidario baten bitartez.
Aste osorako programatutako jarduerak ingurumenaren, elikaduraren eta gizartearen ardatzen inguruan kokatzen dira, Ausolanen “Jangela iraunkorrak” proiektuaren oinarri diren heinean.
- ELIKADURA: Bidezko merkataritzako produktuak ezagutaraztea, ipuin kontaketa baten bidez: “Cómo viaja el cacao”.
- INGURUMENA: Ingurumenari buruzko ezagutza eta gure planetaren zainketa lantzea, Kontinente guztietan, “Kultura Anitzeko Ginkana” eginez.
- GIZARTEA: Herrien arteko errespetu, lankidetza eta elkartasun harremanak sustatzea, “Hitza pasa” jokoaren bidez, iraunkortasun, ingurumenarekiko eta baliabideekiko errespetu, elkartasun eta bidezko merkataritzaren kontzeptuetan oinarrituta.
Ausolanen hezkuntza proiektua
Ausolanen ”Hezkuntza Proiektua” enpresak zerbitzuak ematen dituen ikastetxeetan egiten duen balio proposamen bat da, eta, bertan, heziketako hainbat tresna erabiltzen dira modu interaktiboan eta dinamikoan, haurren garapen kognitiboa, pertsonala eta soziala areagotzeko.
Jarduera horiek guztiak Ausolanen “Hezkuntza Proiektua”-ren oinarrian dauden hiru ardatzetan kokatzen dira. Lehenik eta behin, “Osasunerako Heziketaren Modulua” dago, eta helburua da ikasleek ohitura har dezaten bizimodu osasungarriaz arduratzeko. Bigarrenik, “Heziketa eta aisialdiaren modulua”-n eguneroko esperientziak eta jarduerak egiten dira, ingurumena zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko.
Eta azkenik, “Elkarbizitzaren modulua” dago, eta bertan berdintasunari buruzko ekintza hezitzaileak egiten dira, generoko, klase sozialeko edo jatorriko rolak, jarrerak eta ekintzak ez bereizteko, ingurunearekin errespetuz jokatuko duten eta solidarioak izango diren pertsonak garatzen laguntzeko.
Ekitaldien datak
Ekintzak 2014-2015 ikasturtean zehar egiten ari dira, hiru data jakinetan:
.. Hondakinak Murrizteko Europako Astea (2014ko azaroaren 22tik 30era bitartean egin zen)
.. Kultur Aniztasunaren eta Bidezko Merkataritzaren Astea (2015eko otsailaren 23tik 6ra)
.. Elikadura Iraunkorraren Astea (2015eko maiatzaren 18tik 22ra)
.. Beste datu interesgarri batzuk…
267 ikastetxe
53.000 ikasle
Inplikaturiko erkidego kopurua: 10
2014-2015 ikasturtean martxan jarriko diren ekintza hezitzaileen kopurura: 2.500