Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Atzerritik gurera, MUra
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen Oñatiko kanpusa hizkuntzen eta aurpegi berrien topagune bilakatu zen aurreko astean. Norbere hizkuntzaren gainetik, ingelesa izan zen nagusi ekitaldian eta baita jendearen arteko elkarrizketetan ere.
Izan ere, Mondragon Unibertsitateko 70 ikasle atzerritar elkartu ziren unibertsitateak beraientzat antolatutako harrera- eta ongietorri-ekitaldian. Besteak beste, MUren izaera eta duela 45 urte hasitako nazioarteko ibilbidea ezagutzeko aukera izan zuten.
Nazioarteko hitzarmenak
Nazioarteko ibilbideari esker, Unibertsitateak hitzarmenak ditu Europako ehundik gora unibertsitate ospetsurekin. Baita Ipar eta Hego Amerikarekin eta Asiarekin ere, eta horrek Unibertsitateko ikasleen eta irakasleen mugikortasuna errazten du, eta agerian uzten du euskal erakundeak duen nazioartekotzearen aldeko kezka.
Ikasturte honetan, Mondragon Unibertsitateko 638 ikaslek prestakuntzaren zati bat atzerrian egingo dute. Horietatik 307k ikasketak egingo dituzte atzerriko unibertsitateetan, eta gainerako 321ak enpresetan eta erakundeetan praktikak eta ikaskuntza-bidaiak. Bestalde, ikasketak osatzeko Unibertsitatera etorri diren atzerriko ikasleak, berriz, 166 dira. Jon den urtean, Mondragon Unibertsitatearen 469 ikaslek prestakuntzaren zati bat atzerrian egin zuten. Horietatik 223 ikaslek ikasketak egin zituen eta 246 ikaslek praktikak.
Unibertsitatera etorri ziren atzerriko ikasleei dagokienez, Mondragon Unibertsitateak iaz 116 nazioarteko ikasle hartu zituen. Horietatik 104 ikasketak egitera etorri ziren eta 12 praktikak eta proiektuak egitera.