Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Atzerriko ikasle berriak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikora iritsi dira mundu osoko 33 ikasle, udaberriko seihilekoa osatzeko asmoz. Elkartrukeko ikasle bezala onartuak izan diren gazte hauek, Polonia, Mexiko, Txina, Turkia, Txekiar Errepublika, Italia, Frantzia, Eslovakia eta Indiakoak dira, eta seihileko honetan ikasgaiak edota proiektuak egingo dituzte unibertsitateko laborategi edo inguruko enpresetan. Ikasle gehienak uztailera arte izango dira gurean.
Otsailaren 5ean izan zen atzerriko ikasle hauen harrera eta ongi etorria. Egun horretan Mondragon Korporazioa gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, bertaratu eta aurkezpen bideo baten bitartez. Ondoren, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko instalazioak bisitatu, erabilgarria izango zaien informazioa jaso eta goiz lanpetuaren ondoren, amaitzeko, ikasle denak fakultateko kantinan lunch batez gozatzeko aukera izan zuten.