Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Arrasate, kooperatibagintzaren erakusleiho
Arratsaldeko hirurak Arrasaten, Kulturate, iritsi dira bisitariak. Mundu osotik Euskal Herrira gerturatutako 60 pertsona baino gehiago, ekonomia sozialak erakarrita eta bereziki Mondragon-eko esperientzia kooperatiboak. Autobusetik jeitsi dira, Bilbotik datoz, bertan ospatzen ari baita GSEF 2018 (Global Social Economy Forum), alegia, kooperatibagintzaren munduko biltzarra.
Arrasateko Udalak, biltzar erraldoiaren dimentsioaren jakitun, erakusketa bat antolatu du Kulturaten kooperatibismoaren berri emateko, ibilbide bat eskaintzeko, izan ere kooperatibagintza herri marka da eta GSEF erakusleihorik onena bilakatu da kooperatibagintzaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzera emateko.
Bisitak kooperatibetara
Erakusketa bisitatu ondoren, espedizioa talde txikietan banatu eta kooperatiba ezberdinak ezagutzera abiatu da, bai industria arlokoak edo eta hezkuntzakoak, banaketakoak eta finantza arlokoak. Arizmendi Ikastola eta Fagor Arrasate dira gaur aukeratu dituzten kooperatibetako bi. Bisitariek bertatik bertara bi enpresak ezagutzeko aukera izango dute.
Astelehenetik gaur arte bisitari asko gerturatu da Arrasatera, guztira 300 lagunek parte hartu dute horietan guztietan eta gaur egingo da azkena, udalaren harrerarekin.
Argazki bilduma: https://www.flickr.com/photos/tulankide/with/44180403715/