Irakurriena
- 1. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 2. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 3. Domusa Teknikek Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren “Urrezko A” saria jaso du
- 4. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 5. “Mundukiderekin kooperante izatea oso esperientzia aberasgarria izan da”
- 6. Mondragon Unibertsitateak urtarrilean estreinatuko du Zorrotzaurreko As Fabrik erakin berrira
- 7. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 8. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 9. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
Arrakastatsua suertatu zen Innovation Jam jardunaldia

Aurtengo edizioa atzo, otsailaren 27an burutu zen Garaia Berrikuntza Gunean. Diziplinarteko 20 talde antolatu ziren bertaratu ziren 200 ikasleen artean. Horietako bakoitzak osasun-turismoan EAEn aplikatzeko moduko ideia bat landu zuen eta bere negozio-eredua garatu. Jardunaldia bukatzeko negozio-ideiarik onena hautatu zen. Hauxe izan den talde irabazleak aurkeztutako proiektua: erabiltzaileari bizimodu osasuntsua eramaten lagunduko dion aplikazioa informatikoa.
Antolatzaileen izenean, Aitor Orobengoa, Kimu Berriko arduradunak zera azaldu zigun balorazio gisa:
Ekimen honekin bi helburu bete dira: ekintzailetasuna bultzatzea unibertsitateko ikasleengan . Ekintzailetasunaren inguruko jardunaldiak urtero egiten ditugunez, gero eta barneratuago dugun ideia dela iruditzen zait. Unibertsitateak egin berri duen plan estrategikoan ere ekintzailetasunaren aldeko erronka jaso dute. Aurtengo honetan nahiz eta gaia ez den erraza izan (osasun turismoa), emaitza positiboa da, ideia eta proiektu desberdinak landu baitituzte. Proiektu irabazlea LKSn landuko da eta aurrera begira irtenbiderik izango duen aztertuko da.
Ekitaldiko argazki gehiago hemen: http://www.flickr.com/photos/tulankide/sets/
EKITEN lehiaketaren beste edizio bat
Innovation Jam ekimenean, Mondragon Unibertsitateak EKITEN lehiaketaren VII. Edizioa iragarri du. Unibertsitateko ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko asmoz. Honako hauen lankidetzarekin egiten da: Gaztempresa, Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapenerako Agentziak eta KIMU BERRI.
Aurten, ikasleek hiru kategoriatan parte hartu ahal izango dute beren proiektuekin. Bi ohiko kategoriak dira: “Enpresa Berritzaileen proiektuak” eta “Landa Inguruaren Garapena”, eta Gaztempresak eta Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapenerako Agentziek garatzen dituzte hurrenez hurren. Hirugarren kategoria, KIMU BERRIk babesten du. Aurten, “Smart Cities”en testuinguruan egingo da, orain arteko “Gazteria, Kirola eta Denbora librea” ordezkatuz.
Kategoria horietako bakoitzean hiru sari emango dira. Kategoria bakoitzeko talde irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du, eta kategoria bakoitzean bigarren eta hirugarren sailkatu direnek, berriz, 500 eurokoa. Parte-hartzaileak lanean hasiko dira beren proiektuekin eta ekainean ezagutuko dira irabazleak.
Lehiaketaren oinarriak, Mondragon Unibertsitatearen webean daude eskuragarri. (www.mondragon.edu)