Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Arizmendi Ikastolako hiru gazte Ankara Youth Forum egitasmoan izango dira otsailaren 20an
Aurreneko bi edizioetan iritsi da Arizmendi Ikastolako talde bat Espainia mailako fasera. Taldeak gehienez seikoak izan ohi dira, eta gutxienez hirukoak. Lehenengo fasera sei aurkez daitezke, baina bigarrenerako hiru taldekide baino ez dira aurkezten. Iazko hautatu zituztenak Leire Carreras, Irati Lopez eta Iker Bengoetxea dira. Aurten, Gaztelupen, batxilergoko bigarren mailan diharduten ikasleak.
Iazko Espainia mailako fasean hamar lehenengoen artean geratu ziren. Lehenengo lau taldeek baino ez ziren pasatu azken fasera, nazioartekora, baina Arizmendi Ikastolako hiru hauek lehenengo hamarren artean sailkatu zirenez, aukera eman zieten aurtengo otsailean antolatuko den Ankara Gazte Foroan parte hartzeko.
Otsailaren 20tik 24ra Ankaran
Bada, otsailaren 20tik 24ra bitartean, Ankaran (Turkia) izango dira hiru ikasleok, bertan hainbat naziotako gazteekin askotariko ekintzak egingo dituztelarik, hala nola: herrialdeen inguruko aurkezpenak, kontzertuak, Europarekin lotutako gaiekin hausnarketak eta eztabaidak etab. Bestalde, sailkapen hori dela-eta Europako Gazte Parlamentuko kide bihurtzen dira, ondorengo urteetan antolatzen diren forotan parte hartu ahal izango dutelarik.
