Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Arizmendi Ikastolak logotipo berria aurkeztu du
Leintz ibarreko hiru herritan guneak dituen Ikastolak, Arizmendik, logoa biziagoa egin du. Haritzaren hostoa mantentzen da, baita Arizmendiren A ere bertan dago, minuskulaz eta borobilduta oraingoan. Berrikuntzetako bat Ikastolaren I-a integratu izana da, honela Ikastola izaera indartuz. Oro har AZK enpresak diseinatu duen logo berriaren goxotasuna eta modernitatea nabarmendu dituzte.
Logoa eraldatu duen hausnarketa prozesuak Arizmendiren baloreak birpentsatzeko balio izan du eta horretan inplikatuta egon dira guraso eta langile ugari. Honen emaitza da, baita ere, ‘Zeurea, geurea, danona’ leloa. Zeurea askorena delako, Geurea kooperatiba izanagatik eta Danona bailarara eta gizarte osora zabalik dagoelako.
Prentsaurrekoan Arizmendiko zuzendari nagusi Txaro Iraetak, Ikastolako presidente Andoni Mujikak eta Edurne Balzategi komunikazio arduradunak eman dituzte azalpenak.
Ia 3.000 ikasle batzen ditu Arizmendi Ikastolak eta 12 gunetan banatuta dago: bi Eskoriatzan, bat Aretxabaletan eta bederatzi Arrasaten. Orain hasiko dira poliki-poliki irudi berria gune eta zerbitzu guztietan hedatzen.