Irakurriena
- 1. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 2. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 3. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 4. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 5. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 6. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
AMS elkartearen elkartasun proiektuekin bat egin du Mondragon Unibertsitateak
Joan den 2018. urtean ospatu zen Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren 75. urteurrena, eta urte osoan zehar hainbat ekintza ezberdin antolatu ziren ospakizunaren harira. Urriaren 19an Korrontzi musika taldearen eskutik Arrasateko Amaia Antzokian eskainitako Korrontzi Dantzan ikuskizuna izan zen programako azken ekitaldia. Sarreren salmentaren bidez bildutako 819,26 €ak Arrasateko Mundu Solidarioa (AMS) Gobernuz Kanpoko Erakundeari ematea erabaki da.
AMS elkarteko partaideek justizian, solidaritatean eta bakean sinesten dute. Egoitza nagusia Arrasaten du, sentsibilizazio eta kontzientziazio lana Debagoienan egiten dute, eta garapeneko proiektuak Nikaraguan sustatzen dituzte.
AMS erakundeak Nikaraguan sustatzen ditu garapenerako proiektuak
Nikaraguako proiektuko lan ildo nagusiak: “Desgaitasuna duten gazteen lanerako eta gizarterako prestakuntza” proiektua eta “Balioak garatzen, formakuntza sustatzen” gazteentzat beka proiektua dira, Diriamba udalerriko eta bere biztanleen giza-garapenean eta bilakaera sozialean eragiteko helburua dutelarik.
Aipatzekoa da Mondragon Goi Eskola Politeknikoko hainbat langile ere elkartean aritzen direla boluntario lanetan, besteak beste Jose Manuel Corcuera eta Leire Etxeberria.
