Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Aktualitatearen gaineko hausnarketa konpartitu du Iñigo Ucinek 'Forum Europa Tribuna Euskadin'
MONDRAGONeko Kontseilu Nagusiko lehendakaria, Iñigo Ucin,'Forum Europa. Tribuna Euskadi' izeneko ekimenean izan da gaur. Enpresa, politika eta ekonomia arloetako ordezkarien aurrean hitzaldia eskaini du eta gaurkotasun kooperatiboaren errepasoa ere egin du. Hala, MONDRAGONen balioak eta printzipioak azpimarratuz, eta etorkizunera begira, "Gure ibilbide-orria zehaztuta daukagu, gure enpresen lehiakortasun-gaitasuna hobetzeko, enpresen arteko lankidetza bultzatzeko eta aldaketa disruptiboetara egokitzeko".
Era berean, bertaratutako pertsonen galderei erantzun die, eta hainbat alderdiri buruzko iritzia eskatu diote. Ildo horretan, Ucinek adierazi du krisi honen ikasgaietako bat dela "giza talde handi bat dugula, pandemia honetan jarrera eredugarria izan duena, erabaki zailak hartu dituena eta garaiz hartuak gainera", era berean adierazi du beharrezkoa dela "balantze onbideratuak eta kooperatiba indartsuak izatea, egoera txarrei berme handiagoz aurre egin ahal izateko".

Ucinek adierazi du krisi honen ikasgaietako bat dela "giza talde handi bat dugula, pandemia honetan jarrera eredugarria izan duena, erabaki zailak hartu dituena eta garaiz hartuak gainera"
Next Generation Funtsak
Next Generation funtsen inguruan, horien banaketan izandako atzerapena azpimarratu du, eta "lan erraza ez dela onartuta ere", "Enpresetara lehenbailehen iristea beharrezkoa da, bestela funtsek lortu nahi duten eragina galduko baitute". Enpresen erabakiguneei buruzko iritzia ere eman du, eta kooperatiben kasuan "beti egongo dira beren jatorrizko lurraldeetan, gaineratuz "gure nazioarteko proiektuak normalean gure bezeroei laguntzeko izaten direla".
Ukrainako krisiak Korporazioaren negozioetan izan dezakeen eraginari dagokionez, "Gure erakusketa oso mugatua da", adierazi du. Eta MONDRAGONek 2021ean izan zuen bilakaerari dagokionez, ekitaldia "oso ona" izan zela katalogatu du, industriak % 14ko hazkundea izan baitzuen, ia pandemia aurreko mailetan.
Esku-hartze osoa ikusi nahi baduzu, esteka honen bidez egin dezakezu (gaztelaniaz): https://www.youtube.com/watch?v=-awEG3g_Iek