Irakurriena
- 1. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 2. “Abentura zirraragarria izan da”
- 3. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 4. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 6. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 7. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 8. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 9. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 10. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
“MONDRAGONen helburua da energiaren herena berriztagarrietatik lortzea”
ETBk MONDRAGON Korporazioko hiru proiektutan jarri du fokoa. Batetik EKIANen. EVE (Energiaren Euskal Erakundea) eta KREAN (MONDRAGON Korporazioa) erakundeen arteko elkarlanaren emaitza da EKIAN. Era berean, ekimen publiko-pribatuaren lanaren fruitua da. Euskadiko eguzki energia parke handienari izena ematen dio EKIANek. Arabako lurralde historikoko hegoaldean kokatzen da eta energia garbiaren eta energia trantsizioaren aldeko apustua sustatzen du Euskadin. Hodei Arzak KREANeko ordezkaria da erreportajean elkarrizketatuetako bat. “EKIAN sortu genuen industria energia kontsumitzailea gai izan zedin bere energia propioa sortzeko".
MONDRAGON korporazioa da EKIANeko inbertsore nagusia. 31 enpresa daude bertan, proiektuan parte-hartzen, eta bakoitzak erabakitzen du sortzen den energiarekin zer egin, "batzuk zuzenean EKIANetik kontsumitzen dute eta beste batzuk erabakitzen dute energia horrekin zer egin: Filialetan banatu, merkatuan saldu…", dio Arzak-ek. Gaur egun industriek kontsumitzen duten energiaren prezioarekin alderatuta, EKIANen sortzen den energiaren kostua benetan da konpetitiboa.
Gaur egun industriek kontsumitzen duten energiaren prezioarekin alderatuta, EKIANen sortzen den energiaren kostua benetan da konpetitiboa
Danobatgroup, beste adibide bat
Beste adibide bat Danobatgroup da. Kontsumitzen duen energiaren %18-%20 lortuko du bere lantokietan jarri dituen eguzki panelei esker. Hori da helburua eta hala azaldu dio Pello Rodriguez ETBri: “Jasangarritasuna bilatzen genuen eta orain jasangarritasun ekonomikoa ere lortuko dugu, gaurko prezioak ikusita. Milioi bat euroko inbertsioa izan da eta 2.500 plaka jarri ditugu, eta espero dugu autokontsumoan %20ra iristea".
ATEGI, hirugarren adibidea
ETB ATEGIk garatzen dituen proiektuetara ere begiratu du. MONDRAGON taldeko enpresentzat energia berriztagarrien proiektuak bilatzen ari da ATEGI. Edorta Herce, zuzendariaren esanetan: “Gure enpresei gomendatzen diegu, nolabait arriskua murrizteko, heren bat energia berriztagarrietatik lortzea”. Urtean MONDRAGONek kontsumitzen du 1.200 GW orduko. Hercek adibide batekin azaldu nahi izan du egoera. "Azken aste hauetan Statkraft, energia berriztagarrien enpresa norbegiarrak aurkeztutako bi proiektuek sortuko lukete energiaren %20". Hala, badirudi helburua argi dagoela. Korporazioaren epe ertaineko helburua da kontsumitzen den energiaren herena berriztagarria izatea.
Iturria: ETB