Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Mikel Orobengoa: “Krisialdiak apaldu egin du ekintzaile izateko grina”
Berriki, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Enpresarean ekitaldian parte hartu zuen, ekintzailetasun eredu ezberdinen arteko solasaldian.
Enpresa berri bat aurrera eramateko ez da soilik apustu teknologia behar, trebetasun komertziala ere oso garrantzitsua da
Herrialde egokia da Euskal Herria ekintzaileentzat?
Ikuspegi ezkorra daukat. Krisialdiak apaldu egin du ekintzaile izateko grina. Euskadin azken bost urteotan Ekintzailetzaren Tasa Aktiboa 4,5 puntura jaitsi da eta barne ekintzailetasunak ere nabarmen egin du behera. Krisiaren ondorioz euskal gizartea oso kontserbadorea bilakatu da eta ekintzailetasuna bere unerik txarrenean dago.
Ikuspegia falta da?
Ez dago ekintzailetasuna sustatzeko estrategia orokorrik. Eskolatik hasi eta unibertsitatera arte ekintzailetasuna sustatu beharko litzateke eta ez da egiten. Ez dago venture-capital (Arrisku Kapitala) enpresa indartsurik. Kutxek eta bankak ez daukate arrisku kapitala sustatzeko joerarik. Ikuspegi orokorra falta da; hezkuntzan, administrazioan, enpresetan eta orohar gizartean eragiteko. Kohesio handiagoaz eta iparra argi izango duen estrategia konpartitua falta da.
Elkarrizketa bere osotasunean abenduko TU lankiden, 599.zenbakian.