Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Huhezinema lehiaketako finalean 12 lan lehiatuko dira
Huhezinema 2013ko Lehiaketa Ofizialean parte hartuko duten finalistak aukeratu dira dagoeneko. Aurkeztutako 110 film laburretatik, 12 lanek pasa dute hautaketa prozesuko galbahea eta kalitatezko lan asko utzi behar izan ditugu kanpoan. Film labur finalisten proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 18an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.
Bi modalitate daude Huhezimena lehiaketan:
- Lehiaketa ofizialean: 110 film labur aurkeztu dira (fikziozkoak, dokumentalak, esperimentalak, animaziozkoak eta genero nahasketak).
- MUko ikasleen lehiaketan: 15 film labur aurkeztu dira (fikziozkoak, dokumentalak eta bideoklipak).
Jaialdiko antolatzaileak hautaketa prozesuan murgilduta ibili dira eta lehiaketa ofizialari dagokionez, jakinaraziko dute apirilaren 18ko emanaldian lehiatuko diren finalistak. Hauek dira finalistak:
* Albaitari (Pablo Vijande)
* Aner (Unai Garate)
* Beerbug (Ander Mendia)
* Deus et machina (Koldo Almandoz)
* Hamaiketakoa (Telmo Esnal)
* Hondartza (Amaia Badiola)
* Kaixo Egunon (David Kanon)
* Loco con ballesta (Kepa Sojo)
* Los Perfeccionistas (Tucker Dávila Wood)
* Lucia (Maddi Barber eta Gorka Beunza)
* Tarantela (Unai Rosende)
* Tesoros (Iván Cortázar)