Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Eikak bere bideo korporatiboa aurkeztu du: “It´s future, It´s Eika”
Hauek dira bideoan transmititzen dituen arloak: kooperatibaren balioak, nazioartekotze-bokazioa, bere produkzio-plantak 4 herrialdetan, eta bere salmentak bost kontinenteetan munduko etxetresna elektrikoen fabrikatzaile nagusiei.
Eika fidagarritasuna da, sormena, talde-lana, diseinua, konpromisoa, teknologia, berrikuntza… Eika Irati da, Andoni, Manu, Imanol, Eva, Nagore…, hitz batean esanda, Eika etorkizuna da.
Horiek dira, beraz, Eika bideoan transmititzen dituenak; mezu eta irudi berberak transmititzen ditu web-orri korporatiboan: www.eika.es
Gaur egun, munduan saltzen diren 10 foku bitrozeramikotik 4k Bizkaiko Etxebarriko kooperatibaren marka daramate. 1000 pertsona baino gehiagok egiten dute lan 4 herrialdetan dauden produkzio-plantetan: Etxebarrian, Polonian, Txekiar Errepublikan eta Mexikon. Guztien artean, 25 milioi osagai baino gehiago fabrikatzen dira egosketa elektrikorako eta labeentzat.