Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Zeintzuk dira LagunAroren osasun-estaldurak oporretan?
LagunAroren zerbitzua 24 orduz dago martxan munduko herrialde guztietan, astean 7 egunez, baldin eta egonaldia hiru hilabete edo gutxiagokoa bada.
Zer egin behar dugu bidaia egin aurretik?
Amaia Olabidek dioenez, LagunAroko osasun-laguntzako txartelarekin batera, funtsezkoa da indarrean dagoen Europako Osasun Txartela eramatea, klinika- eta ospitale-sare zabal baterako sarbidea errazten baitu.
Nola jokatu larrialdi batean?
Helmugara iritsitakoan, laguntza medikoa behar izanez gero, jarri harremanetan IMA Ibéricarekin.
- Harremanetarako telefonoa: IMA Iberica Laguntza: (0034 ) 913 833 066
Harremanetan jartzerik ez badago, edozein zentro mediko aukeratu ahal izango da eta IMA Ibéricari gastuak itzultzeko eskatu, posta elektronikoz.
- Helbide elektronikoa: imamedico@imaiberica.es
Zein dira laguntza honen estaldurak eta salbuespenak?
LagunAroko zerbitzu medikoen katalogoko estaldura eta salbuespen berak ditu. Hori dela eta, ez da sartzen trafiko istripuek, kirol federatuak eta/edo arrisku handikoak eragindako osasun laguntza, hirugarren arduradun batzuk daudenean edo COVIDek emandako laguntza.
Hegazkin-konpainiek edo atzerriko herrialdeek edozein joan-etorri egin aurretik hirugarrenek eskatzen dituzten COVID proba diagnostikoak ere ez daude estalita.