Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Hartu parte zozketan eta eskuratu bi sarrera Culinary Zinemara joateko
Zozketarako izen-ematea itxita dago. Irabazlea Eba Sudupe izan da, zorionak!
Culinary Zinema nazioarteko zinema-jaialdiarekin elkarlanean sortu, eta Basque Culinary Centerrekin lankidetzan antolatutako saila da, lehiaketaz kanpokoa. Sail honen helburua da zinema, gastronomia eta elikadurarekin lotura duten hezkuntza, zientzia eta nekazaritzako jarduerak egitea. Gastronomiarekin loturiko proposamen zinematografikoen hautaketa bat dago, lehian sartzen ez dena, eta proposamen bakoitzari loturiko afari tematiko bat.
Gure kasuan, TU Lankiden bi sarrera zozkatuko ditugu sekzioaren hirugarren gauerako, sukaldaritza nordikoari buruzkoa.
Zozketaren xehetasunak:
Asteazkena, hilak 22 Michelin Stars II: Nordic By Nature. Poul Andrias Ziska (Koks)
- Zuzendaria: Rasmus DinόChef: Poul Andrias (Koks)
- Ordua: 18:45ean. proiekzioa + afaria
- Aretoa: Principe, 3. Donostia
- Bertsioa: (daniera, ingelesa, feroiak) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak gaztelaniaz.
Hirugarren gaua iparraldeko sukaldaritzari eta Feroe Uharteen nortasun bakarrari eta kulturari buruzkoa izango da. Poul Andrias Ziska, “Koks” jatetxeko sukaldari nagusia (Feroe uharteak – Danimarka), bi Michelin izar eta 2020an Jasangarritasunerako Michelin Saria eskuratu duen lehen jatetxeetakoa, izango da afariaren anfitrioia, eta plater bakoitzean Ipar Atlantikoko paisaiaren zaporea eta lurrina erakutsiko ditu.
Horretarako, antzinako eta lurreko sukaldaritza garaikidean, finean eta osasungarrian oinarrituko du bere proposamena, eta hainbat zapore eta usain bateratuko ditu, antzinako osagaiak modu burutsu eta zirraragarrian konbinatzen dituzten platerak sortzeko.