Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Kooperatibek parte hartze nabarmena izango dute Basque Industry 4.0 kongresuan
Basque Industry 4.0 ekitaldiaren IV. edizio honetan, laugarren iraultza industrialari buruz eztabaidatuko dugu. Esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, tailerrak, erakusketak eta arlo horietako adituen ikuspegiak bilduko dira ekitaldian.
Nolabait, begirada bat egingo da teknologiaren eta ikerketaren etorkizunerantz. Donostian izango da, datorren azaroaren 22an, Kursaal jauregian. Saioak egun osoan zehar egingo dira, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:30era.
Aurreikusi den egitarauaren arabera, goizeko 9etan hasiko dira ponentziak eta mahai inguruak. Era berean, lau sesio paraleloak egingo dira, guztiak Industria 4.0 honen aplikazioen inguruan. Zehazki, sail honetan hartuko du parte Javier Torella, Soraluce/DanobatGroup-eko Ingeneritza arloko zuzendariak.
Bere aldetik, Industria 4.0-aren aplikazio sektorialak ere aztertuko dira eta sail honetan azalduko da Ulma Handling System-aren esperientzia. Horretarako, bertan izango da Mikel Altuna, Berrikuntza saileko zuzendaria.
Modu berean, egitarauak ordezkari desberdinen parte hartze zabala aurreikusten du, enpresa mailakoak, unibertsitate mailakoak zein teknologi berrien mailakoak.
Bestalde, Basque Industry 4.0 topaguneak formula onenak bilatu nahi ditu ezagutzak partekatzeko, beraz, egitaraura bildutako ekitaldi guztietan sustatuko dira elkarrizketa, iritzi trukea, entzute aktiboa, enpresa arteko lankidetza eta networking-a.
Informazio gehiago: www.spri.eus