Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Industrian ere, genero berdintasunaren aldeko urratsak gero eta nabarmenagoak
Fagor Taldean Berdintasun Batzordea 2021ean eratu zuten, eta gaur egun Taldeko kooperatibetako ordezkari banak osatzen dute batzordea. Errekan, esaterako, soldata-arrakala murrizteko eta langileen arteko ratioa bidezkoagoa izateko lanean ari dira.
Industria sektorea oso maskulinoa bada ere, gero eta urrats gehiago ari dira ematen MONDRAGON Korporazioko kooperatibak genero berdintasunaren eta emakumeen presentzia areagotzearen alde.
2021ean sortu zen Fagor Taldeko Berdintasun Batzordea eta ordutik lanean dihardu bi egiteko nagusirekin: Taldeko kooperatibetan genero perspektiba txertatu eta kooperatiba ezberdinak genero berdintasunaren arloan dituzten beharrak eta baliabideak partekatu.
2023an aurrera pausoak emango dituzte eta epe luzerako estrategia identifikatzea eta bide-orria zehaztea da helburua. Fagor Taldetik kanpo ere, beste hamaika kooperatibetan neurriak hartzen ari dira. Errekan, esaterako, urteak daramatzate emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren aldeko neurriak hartzen. Bide horretan, soldata-arrakala murrizteko eta langileen arteko ratioa bidezkoagoa izateko lanean ari dira.
2023an aurrera pausoak emango dituzte eta epe luzerako estrategia identifikatzea eta bide-orria zehaztea da helburua
Martxoak 8aren harira, emakumeen lanak industrian izan duen ibilbidearen eta gaur egungo egoeraren inguruan solasean aritu dira kooperatibako bi kide: Marijo Iparragirre eta Nerea Agirrezabala.