Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
IDEKO Saiakuntza Ez suntsitzaileen Europako Kongresuan parte hartzen ari da Lisboan
IDEKO zentro teknologikoa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kidea, Saiakuntza Ez Suntsitzaileen Europako 13. Biltzarrean (ECNDT) izango da uztailaren 7ra arte. Portugalgo Saiakuntza Ez-suntsitzaileen Elkarteak (FSEND-RELACRE) antolatuta.
Saiakuntza ezsuntsitzaileei esker (NDT, ingelesez), fabrikatutako piezen egoera eta kalitatea egiazta daitezke, gainazaleko edo egiturazko kalterik eragin gabe, eskakizun eta balio handiko sektoreetan erabiltzen diren osagaietan; hala nola trenean, aeronautikan edo energia-sorkuntzan.
Hiru egunez, Portugaleko hiriburuak diziplina horri lotutako komunitate osoa hartuko du: akademikoak, ikuskapen-enpresak, laborategi akreditatuak, industria eta ekipo-hornitzaileak, NDT arloan egindako azken aurrerapenetan sakontzeko eta sinergiak sortzeko.
IDEKOk oso ondo ezagutzen ditu ikuskapen ez-suntsitzaileen teknikak, eta presentzia nabarmena du kongresuan. Zehazki, zentroko Fabrikazio Prozesuen Ikerketa taldeko bi adituk, Iratxe Aizpuruak eta José Luis Lanzagortak, bi ponentzia emango dituzte. Bertan, bi sistema aurkeztuko dituzte, datuen analisia arintzeko eta eskuzko analisi tradizionaletatik geometria konplexuko piezetan automatizatuetara eboluzionatzeko hain zuzen.