Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Ondarroako Boga Mendi Martxan Kide oso presente
Ondarroako Aurrera Mendi Taldeak antolatzen du Boga Mendi Martxa, bi urtean behin, eta aurten babesle nagusi bat izan du. Hain justu ere, Berriatuan kokatuta dagoen Kide kooperatibaren babesletza nagusia izan du mendi martxak.
Euskal mendizaleen artean ezaguna da Boga Mendi Martxa, eta Euskal Herriko iraupen luzeko ibilbideen zirkuituaren barruan dago. Atzokoan 800 pertsona baino gehiago batu ziren, horietatik ia 180 mendizalek egin zuten ibilbide luzea, 50 kilometrokoa. Gainerakoek ibilbide motza, 24 kilometrokoa, eta martxa familiarra egin zituz ten.
Atzokoan 800 pertsona baino gehiago batu ziren, horietatik ia 180 mendizalek egin zuten ibilbide luzea, 50 kilometrokoa

Aurten, baina, berrikuntza handienetakoa Kide kooperatibaren presentzia izan da. Bere 50.urteurrenean, Berriatuako koopertibak bat egin dut Aurrera Mendi Taldearekin eta mendi martxaren babesle nagusi izan da. Hala, aurtengo kamisetak Kideren 50.urteurrena izan dute gogoan, eta parte-hartzaile guztientzat atera dituzte.
Ondarroa - Ondarroa
Ibilbide luzeak Lea Artibai eskualdea zeharkatzen du, Ondarroatik abiatu eta Lekeittioko noranzkoan, auzoz auzo, Berriaturaino. Berriatuan errepidea zeharkatu eta Markina zein Etxebarria aldera egiten du ibilbideak, eta handik, Kalamuako tontorra igarota, San Miguel auzora (Elgoibar) eta bertatik Ondarroara.