Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
12.000 euroko ekarpena egin dio Fagor Taldeak EITB Maratoiari, minbiziaren kontrako ikerketarako
“Ikerketak berebiziko garrantzia du gaixotasunei kontra egiteko zereginean. Aurten, EITB Maratoiak minbizia du erdigunean, eta horretan lagundu gura izan du Fagor Taldeak. Minbiziaren kontrako borrokan, ez da urratsik soberan, eta beharrezkoa da ikerketarako bitartekoak jartzea, gaixotasunaren prebentziorako zein soluziorako”, azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak. Ohi moduan, enpresen, eragileen, erakundeen eta norbanakoen ekarpenek bete dute laguntza poltsa. Oro har, milioi bat eurotik gora bildu dira minbiziaren aurkako ikerketarako.
Heriotzen eragile nagusi
EITB Maratoiaren bultzatzaileen esanetan, EAEko heriotzen eragile nagusia da minbizia: “45.000 pertsonek pairatu dituzte minbiziaren eraginak, eta 14.000 kasu diagnostikatzen dira urtean. Biztanleriaren %74k aitortzen du gertu duela minbizia kasuren bat”.
22 urtetako ibilbidea
22 urtetako ibilbidea du EITB Maratoiak, eta, ordutik, 7,5 miloi euro bildu ditu patologia ezberdinei loturiko 119 ikerkuntza proiektutarako -horien artean dira minbizia, iktusa, gaixotasun neurodegeneratiboak, gaixotasun kardiobaskularrak, Alzheimerra, autismoa, ezgaitasun intelektuala, buruko gaixotasuna, hartutako kalte zerebrala, transplanteak eta gaixotasun arraroak-.