Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Eroskik frankizien sarea handitu eta 44 zabaldu ditu
Supermerkatu horiek direla eta, 6,6 milioi euroko inbertsioa egin du eta 264 lanpostu sortu dira. Irekiera horien bitartez eta denda propioen sarea eraldatzeko ekimenaren bitartez, bultzada indartsua hartu du Eroski denden belaunaldi berriaren oinarri den 'Zurekin' eredu komertzialak.
Balear Uharteetan zabaldu dira frankizia erako denda gehienak; zehazki, zortzi izan dira. Izan ere, Balear Uharteetan dagoen denda-kopuruari erreparatuta, Eroski bere sektoreko frankizia liderra da, horrelako 80 supermerkatu baititu han. Beste frankiziak erkidego hauetan zabaldu dira: EAE (7), Andaluzia (6), Katalunia (6), Galizia (6), Madril (3), Aragoi (2), Gaztela-Mantxa (2), Gaztela eta Leon (1), Ceuta (1), Melilla (1) eta Nafarroa (1).
Eroskiren asmoa da 100 frankizia baino gehiago zabaltzea aurten; batez ere, Andaluzian, Madrilen, Gaztela Mantxan, Extremaduran eta Levanten.
“Eskaintzen dugun frankizia-eredua desberdina da; gertuko dendak dira, eta produktu freskoak nahiz oinarrizko erreferentzien prezio onak direla medio, dendek ez dute zerikusirik beste kontzeptu batzuekin. Gainera, horrelako dendetan eroso eta azkar egin daiteke erosketa”, nabarmendu du Eroskiren Frankizia Saileko zuzendariak, Enrique Martinezek. “Belaunaldi berriko gure dendetan garatzen ditugun jarduera arrakastatsuak berehala eramaten ditugu frankizien sarera. Ahalegintzen gara errentagarritasun ona lortzen bai frankiziadunarentzat bai Eroskirentzat, harremanak epe luzekoak izan daitezen”, amaitu du.
'Zurekin frankizian' programak 465 kide baino gehiago ditu
2015ean, Eroskik 'Zurekin frankizian' programa abiarazi zuen, frankizien sektorean aitzindari den ekimen bat: frankiziadunei prestakuntza komertziala eskaintzen die, baita zerbitzu eta abantaila pertsonalak, produktuaren gaineko informazio xehea eta denden kudeaketa hobetzeko tresnak ere. Programaren barruan, 465etik gorako ekintzaile frankiziadun daude jada.
Programaren helburua zera da, kooperatibaren eta frankiziadunen harremana hobetzea, ezinbestekoa baita arrakasta izateko frankizia erako denden sarearen hedapenean. Hain zuzen, hori eta negozioaren errentagarritasuna dira Eroskirekin frankizia erako dendak dituzten ekintzaileek gehien estimatzen dutena.