Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
ERREKAk delegaritza berritu du Andaluzian
Uztailean inauguratu zituen ERREKAk Andaluziako instalazio berriak. Ekitaldian, besteak beste, enpresako gerenteak parte hartu zuen.
Zinta mozketa protokolarioa Jose Manuel Martinez gerenteak eta Miguel Angel Martinez zonaldeko arduradunak egin zuten. Era berean, ekitaldira Andaluzia eta inguruetako bezero ugari gerturatu ziren eta guztiei luntx ederra eta oroitzapenezko oparia eskaini zitzaien.
Bulegoak, SAT tailerra eta biltegia
Instalazio berriak 540 metro koadroko azalera du eta formaziorako areto zein produktua erakusteko gelak ditu. Era berean, ERREKA Andaluziak aurrerantzean bulego egokiagoak, SAT tailerra eta edozein eskaerari erantzuteko gaitasuna izango duen biltegia izango ditu.
Instalazio berriekin bezeroei zerbitzu hobea eskainiko die ERREKAk eta errepide nagusienekin komunikazio hobea izango dute aurrerantzean.