Anastaciaren kontzertura joan nahi?

TU Lankidek Anastaciaren kontzertura gonbidatzen zaitu. Urriaren 22an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian, 19:30ean. Parte hartu zozketan eta eskuratu zure bi sarrerak.
Card image cap
2026/06/30

Anastaciak bere lehen albuma gogora dakar #NTKTour 2026 birarekin. 2000. urtean argitaratutako album hark gaurdaino luzatu den nazioarteko sona eman zion. Estilo berezia duen eta bere arrakastekin belaunaldi bat markatu zuen abeslari estatubatuarrarentzat, une gogoangarriz betetako ibilbide baten ospakizuna da tour hau, eta baita hasieratik bidelagun izan duen publikoarekin berriz topo egiteko aukera paregabea ere.

Zozketa AppSorteos aplikazioaren bidez egingo da, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.