Irakurriena
- 1. Duinduz proiektua: etxez etxeko zainketen lan-baldintzak hobetzeko
- 2. Mikel Mujika Estensoro, Orkliko Konfort eta Osasun negozioaren zuzendari berria
- 3. “Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektua posible egiten duten guzti guztiei"
- 4. Adolfo Plaza: «Gure entitatearen asmoa da gizartearentzako aurrerapen bateratua lortzea, inor atzean utzi gabe»
- 5. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 6. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 7. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 8. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 9. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 10. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
Eroskiko Kontseilu Errektoreak bonuen jaulkipen bat onartzeko eskatuko dio Batzar Nagusiari
EROSKI S. Coop-eko Kontseilu Errektoreak kooperatibako Batzar Nagusiari eskatuko dio bonuen jaulkipen bat onartzeko finantzaketa tresna gisa; hala, beste finantzaketa iturri batzuekin batera, egungo finantzaketa akordioan adierazitako betebeharrei erantzun ahal izateko. Horretarako, gaur Ezohiko Batzar Nagusira deitu du, datorren urriaren 10erako. Elorrion izango da, eta kooperatibako organo erabakitzaile gorenari eskatuko dio baimentzeko soilik edukitzaile instituzionalei zuzendutako tresna bat jaulkitzea, gehienez ere 600 milioi eurokoa.
Zorra amortizatzeko konpromisoak betetzea
Batzar Nagusiak baimena ematen badu proposatutako finantzaketa tresnak jaulkitzeko, edozein konbinaziotan dela ere, EROSKIk zorra amortizatzeko hurrengo konpromisoak betetzeko erabiliko ditu eskuratutako baliabideak. Konpromiso horiek aurreikusten dute bi epemuga ezartzea EROSKIri zorra amortizatzeko: 2024ko uztailaren 31rako 503 milioi euro amortizatu beharko ditu, eta 2027ko uztailaren 31rako, 200 milioi euro.
Azken urteetan nabarmen txikitu da EROSKIren zorra; horregatik, EROSKIk modua izan du palanka-efektu finantzarioa murrizteko. Zehazki, 2022ko ekitaldian, EROSKIk 44 milioi eurotan gutxitu zuen zorra, eta 858 milioi eurotan geratu zen 2023ko lehen seihilekoaren amaieran. Horiek hala, 2009tik 2.514 milioi eurotan gutxitu du zorra. Jaitsiera honek zor guztiarekiko %75eko murrizketa ekarri du.