Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Fagor Automationek Sener buru duen proiektu aeroespazial batean hartzen du parte
Hi-Prest programaren helburua zehaztasun handiko eskanerra egitea da, sateliteetan instalatutako teleskopioek hartzen dituzten argazkien kalitatea maximizatzeko. Horretarako, proiektuaren buru den Sener konpainiak Gipuzkoako bost enpresekin elkarlanean arituko da: Egile, Korta, Ibarmia, Ulma Embedded Solutions, Fagor Automation eta Fagor Aotek zentro teknologikoa, Tecnalia, EHU eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.
Tokiko hornitzaileekin sortutako partzuergoa izango da, NASArekin eta Europako Espazio Agentziarekin (ESA) etorkizunean egingo diren kontratuetan fokoa jarrita.

Fagor Automationek zehaztasun handiko 'encoders optikoak' garatzen parte hartuko du. Fagor Automationeko Ikerketa eta Garapeneko zuzendari José Emilio Otiren ustez, "Fagor Automationen etorkizunerako proiektu garrantzitsuenetako bat da, produktuak dibertsifikatzeko eta merkatu berriak irekitzeko aukera ematen baitu".