Irakurriena
- 1. “Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektua posible egiten duten guzti guztiei"
- 2. Adolfo Plaza: «Gure entitatearen asmoa da gizartearentzako aurrerapen bateratua lortzea, inor atzean utzi gabe»
- 3. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 4. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 5. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 6. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 7. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 8. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 9. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 10. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
Eredu kooperatiboa sustatzen segitzeko akordioa berretsi da
Gaur, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (Konfekoop) eta Eusko Jaurlaritzak kultura kooperatiboaren garapenarekin duten konpromisoa berretsi dute, asmoen eta lankidetzan aritzeko beste akordio bat izenpetuz. Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak, Patxi Olabarria Goren Kontseiluko presidenteak eta Rosa Lavin Konfekoopeko presidenteak dokumentu hau izenpetu dute, enpresa kooperatiboak bultzatzeko eta, horren bidez, Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialean laguntzeko ahaleginak bateratzeko helburuarekin, enpresa kooperatiboak horretarako ezinbesteko eragile dira-eta.
Akordioaren helburua da lankidetza estua sustatzea Euskal Kooperatiben Mugimenduaren ordezkaritza instituzionalerako, enpresa berriak eta enplegua kooperatiben esparruan sustatzeko, baita elkarren arteko lankidetza eta finantza tresnak eta pertsonen garapena eta gaikuntza indartzeko ere. Akordioarekin, halaber, euskal kooperatibismoa ezagutaraztea, kultura kooperatiboa eta gobernu onaren kodeak garatzea eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua indartzea ere bilatzen dira.
Lankidetza publiko-pribaturako tresna publiko honekin, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Kooperatiben Mugimenduak helburu partekatu bat gauzatzea bilatzen dute: hazkune ekonomikoa pertsonaren garapen integralarekin bateratzea
Lankidetza publiko-pribaturako tresna publiko honekin, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Kooperatiben Mugimenduak helburu partekatu bat gauzatzea bilatzen dute, helburu hau, alegia: hazkunde ekonomikoa pertsonaren garapen integralarekin bateratzea, horrekin gizarte iraunkorragoa eta kohesionatuagoa eraikitzen laguntzeko. Asmoen eta Lankidetzan aritzeko akordio hau da Goren Kontseiluaren 40 urteko historian izenpetu den hirugarrena.
Aurretik, 2005ean eta 2014an izenpetu ziren; beraz, dokumentu berri honek egungo une sozial eta ekonomikora eguneratzea eta egokitzea dakar. Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek ere laguntzen jarraituko dute, kooperatibismoa sustatuz eta hedatuz, pertsonek aukera gehiago eduki dezaten enpresa iraunkorrak eraikitzeko, epe luzera enpleguak eta oparotasuna sortzeko, justizia eta berdintasuna lehenesten dituzten balio eta printzipioetan oinarrituta.
Rosa Lavín (Konfekoop), Idoia Mendia (Eusko Jaurlaritza) eta Patxi Olabarria (Kooperatiben Kontseilua)
Nazioarteko sareak Jaurlaritzaren esku
Euskal Kooperatiben Mugimenduak, halaber, nazioartean dituen sareak jarri ditu Eusko Jaurlaritzaren esku, Euskadik nazioartean duen proiekzioari balioa emateko, Basque Country indartuz eta, horrela, proiektu berriak Euskadira erakar ditzaketen harreman interesgarriak bultzatuz.