Garaia eraikinak 15 urte bete ditu

Hori dela eta, Garaia Parke Teknologikoak eraikinaren 15. urteurrena ospatzeko ekitaldi bat antolatu du.
Card image cap
2022/06/06

Ekitaldia ekainaren 13an izango da Udalaitz Auditorioan 09:30etatik 10:30etara. 60 minutu horietan, besteak beste, Parkeko enpresen testigantzak entzun ahal izango dira (Ategi, Galbaian, GSR, Kiro Grifols) eta berrikuntzari buruzko solasaldi batean parte hartu.

Solasaldian arituko direnak honako hauek izango dira: Mikel Álvarez Garaia Parke Teknologikoko presidentea, Lander Beloki eta Carlos García Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza eta Ingeniaritza Fakultateko dekanoak, hurrenez hurren.

Halaber, parkearen urteurrenaren harira antolatutako argazki- eta marrazki-lehiaketen sariak banatuko dira.

Ekitaldian parte hartzeko, egin klik hemen.

Ezinbestekoa da baieztatzea (ekainaren 10era arte edo edukiera betetzea)

 

Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak